Bloga

Abuztuan Vueltako Porra

Espainiako Vuelta abuztuaren 19an hasiko da, baita gure porra ere. Dagoeneko porra ohiko tabernetan, zein on-line egin dezakezue. Hilaren 20an, larunbatean, 13:00etan, bukatuko da boletoak egiteko epea, bai tabernetan baita on-line ere.

Gogoratu, lau porretako boleto onenak 1600€ irabaziko dituela. Hauek dira lehen 15ak sailkapen orokorrean:

1- PRETTY (2630 pt)

2- LENA ULLRICH (2613 pt)

3- HAITZ LOPEZ GOIZUETA (2611 pt)

4- LA SARGENTO ESNAOLA (2608 pt)

5- MOTOMAN (2597 pt)

6- IRATI ETA ANE (2514 pt)

7- JUATZU (2497 pt)

8- XI (2497 pt)

9- XUHARE (2492 pt)

10- THEO TRENTIN (2491 pt)

11- ITXEMI (2454 pt)

12- IKER (2406 pt)

13- BERTAKO IGOGAILUAK 75 (2395 pt)

14- JON HUICI (2387 pt)

15- ZABALOENEA (2353 pt)

Sailkapen osoa hemen ikusgai.

On-line txartelak
On-line egiteko aukera asteartean aktibatuta izango duzue http://www.ostadarskt.eus/online-boletoa/. Zuetako askok ezagutzen duzue jada on-line porraren funtzionamendua, azkarra, erosoa eta ziurra da. Baina batzuek arazoak izan dituzue txartelarekin ordaintzeko, eta behin baino gehiagotan egin duzue boleto bera. Jakinarazten dizuegu egiten duzuen saiakera bakoitza erregistratuta geratzen dela; beraz, ordainketa ezin baduzue egin, ez errepikatu boletoa, eta lasai egin egin behar dituzuen boleto guztiak, ordainketarekin arazorik izanez gero, zuekin harremanetan jarriko ginateke eta.