ADI! TOURra BADATOR
Bihar kaleratuko dugu Tourreko Porra. Aurten Porra berrikuntza batekin dator, boletoak internetez egin ahal izango dituzue gure webean. Txartela (7€) Bizum bitartez ordaindu behar duzue (623 168 454). Ez ahaztu kontzeptuan txartelaren izena jartzea!!!
Eta beti bezala, tabernetan jarraituko dugu ere. Parte hartzeko behar dituzuen zerrendak eta boletoak ohiko tabernetan aurkituko dituzue: Abend, Aitzaga (Usurbil), Aldatz-ekua, Antxeta (Usurbil), Artizar, Avenida, Bronx, Buenetxea, Eguzki, Genesis, Gure Etxea, Hiru Aldeta, Ilargi, Insausti, Iñaki, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Punto de Encuentro, Sancho, Txiriboga (Usurbil), Txoko, Udaberri eta Yolanda.
Tourreko boletoak egiteko azken eguna, bai tabernetan baita internetez ere, abuztuaren 29an, 21:00etan amaituko da.
SARIAK
Tour, Giro eta Vueltako boleto onenak 1500€ irabaziko ditu.
Tourreko 1goak 360€ eta 2.ak 180€. Eta puntu gehien lortzen dituen tabernak TXARTEL TXOKON bi pertsonentzako afari bat irabaziko du.
Gogoratu gure web gunean sailkapen guztiak ikus ditzakezuela.
COVITa dela eta OHARRAK
Hiru itzulietako bat (Tourra, Giroa edo Vuelta) martxan dagoela bertan behera gelditzen bada, une horretan bertan ere porra bukatutzat emango genuke. Azken etapak normal puntuatuko luke, hau da, etapako lehen 15ek eta sailkapen orokorreko lehen 3ek puntuatuko lukete. Eta azken sailkapenerako, puntuazio berezia aplikatuko litzateke (ikus G puntuazio-sistema). Sarietan ez litzateke aldaketarik egongo:
– 1. saria: 360 €
– 2. saria 180 €
– Taberna irabazlea: bi lagunentzako afaria Txartel Txokon
– Urdaiazpikoen zozketa
“Hiruetatik onena” sariari dagokionez,
– Hirurak ospatzen badira (Tourra, Giroa eta Vuelta): 1.500€
– Horietako bat egingo ez balitz (Tourra, Giroa edo Vuelta): 1000€
– Horietako bat bakarrik egingo balitz (Tour, Giro edo Vuelta), ez litzateke saririk izango.