Bloga

Ahazteko partidua (57-75)

Oso partidu txarra Igandean senior neskek Lasarten jokaturikoa. Bigarren fase honetako lehen bi garaipenen ondoren, lehenengo porrota guretzat, guztiz merezitakoa. Bera Berako taldea 7 jokalarirekin aurkeztu zen, baina 7ek argi zuten partiduan zehar egin beharrekoa, gu baino bastante argiago.

Beti bezela, beroketa kaxkarra, burua beste nunbait geneukala eta hotz sartu ginen partidura. Bada garaia partidu bat behar den moduan hasteko. Bera Berako taldeak 3-2 zonakako defentsa bat planteatu zigun partidu osoan zehar eta ez genuen jakin nola erasotu. 6-11 aurreratu ziren donostiarrak lehen 5 minutuetan. Laurdenaren amaieran erreakzionatu genuen eta 13-14 amaitu zen lehen laurdena.

Bigarren laurdena, partidu osoko okerrena izan zen gure aldetik. Ez genuen defenditu, ezta erasotu ere, ez ginen gai izan bi pase emateko. 7 izanda, Bera Berako taldeak kontraerasoak egin zizkigun, erasoko erreboteak hartu, dudazko baloi guztiak haientzat ziren eta gainera hiruko marratik asmatzen hasi ziren. 11-24 puntuko partziala laurden honetan, 24 puntu 10 minutuan. Ondorioa, 24-38 atsedenaldira, 14 behetik.

Normalean, hirugarren laurdenean iristen da gure erreakzioa eta askotan partiduari buelta ematea lortzen dugu hemen, baina Igandekoa ez zen gure eguna, ezta kasu honetan ere. Laurdeneko lehen lau minutuetan bi puntu bakarrik lortu genituen eta Bera Bera 19 puntuko aldea lortu zuen, partiduko handiena 26-45. Aldeak 15-19 puntutan mantendu ziren eta laurden amaierara 41-55 heldu ginen.

Hirugarren laurdeneko azken bi minutuak eta azken laurdeneko lehenengo hiruak izan ziren gure momenturik honena. Azken laurden honetan bi aldiz lortu genuen 10 puntura jartzea, baina ez genuen 10 puntuko barrera psikologiko hori gainditzea lortu. Aipatzeko minutu hauetan Uxue Anabitarteren lana, minutu hauetan 12 puntu lortu baitzituen. Gerturatzen ari ginen momentu honetan, arbitroek ere ez zuten lagundu, erabaki guztiak alde berdinerantz hartzen baitzituzten, Bera Beraren alde. Ez da normala Bera Berako taldeari faltarik ez adierazi izana azken laurdeneko 8. minutura arte eta guri 8 minutu horietan 7 falta adieraztea … Bera Berako taldeak 0-9ko partziala lortu zuen eta markagailuan alde egi  zuen berriro ere. Amaieran emaitza 57-75ekoa izanik.

Partidua galdu egin genuen, Bera Berako taldeak ondo irabazi zigun, baina larritzekoa dena gure jarrera falta izan zen. Igoerako fase honetan talde guztiekin kontuz eduki behar da eta ez bagara partidura %100 kontzentratuta joaten, partiduak irabaztea asko kostatuko zaigu. Hurrengo astean atsedena daukagu eta Gabonen aurretiko azken partidua Oiarsoren aurka jokatuko dugu Abenduaren 17an. 3. Garaipena lortzeko aukera bikaina.

Partzialak: 13-14/ 11-24/ 17-17 / 16-20

Jokalariak

Bostekoa: Leire Belartieta (6), Leire Beldarrain (-), Alicia Jimenez (14), Itxaso Mercero (6), Uxue Anabitarte (18)

Haizea del Olmo (8), Paula Uli (2), Yaiza (2), Ohiane (1) eta Susi Sanz (-).