Bloga

Ander Goenaga bigarren sailkatua Espainiako Surf Egokituko Txapelketan

Ander Goenaga, surfean aritu da astebukaera honetan, Kantabriako Somo hondartzan. Surfean lehiatu den lehenengo aldia izan da berarentzat eta ez da lehia txikia izan, Espainiako Txapelketa jokatu bait da. Gainera, oso emaitza ona lortu du, AS5 kategorian bigarrengo postuan sailkatu da eta.

Bestalde, Ander Estatu mailan garun paralisia duen lehenengo surflarian bilakatu dela azpimarratzekoa ere da.

ZORIONAK Ander eta bere entrenatzaile eta “rider” den Iñaki Belokiri, haundiak zarete!!