Bloga

Ander Goenaga surf egokituko Espainiako selekzioak deitu du

Ander Goenaga Espainiako selekzioak deitu du surf egokituko izan den teknifikazioan parte hartzeko Somo herrian (Kantabria). Anderren caddia (laguntzailea) den Iñaki Beloki ere egon da. Uretako saioak eta hitzaldi teknikoak izan dituzte selekzioan izan diren kirolari eta laguntzaileak. Anderrek Pukasen prestatu dioten surf taula berria estreinatzeko ere aukera izan du. Asteburu honi etekina atera diote, eta mangak hobeto prestatzeko aholku eta jarraibide berriak jarraitu ahal izango dituzte.