Bloga

Ander Goenaga Surf Egokituko Munduko Txapelketara

Espainiako Surf Selekzioak aukeratu du Ander Goenaga, ISA World Para-Surfing Championship txapelketan parte hartzeko. Selekzioak hainbat modalitate eta desgaitasun dituzten 13 surflarik osatzen dute (5 emakumezkoak eta 8 gizonezkoak), Luis Perez eta Lucas Garcia teknikariek zuzenduta. Munduko Txapelketa martxoaren 11tik 15era jokatuko da La Jollan, Kalifornian. Aurrera egiteko, garatzeko, eskarmentu handiago izateko eta, aldi berean, etorkizunari begira helburu berriak finkatzeko aukera paregabea da Munduko Txapelketa hau. Zorte on Ander, eta oso ondo pasa!!