Bloga

Arerio zail baten aurka, 3º Probintzialeko Senior Mutilak (66-45)

2. JARDUNALDIA 2019 / URRIA / 26
3º PROBINTZIALA SENIOR MUTILAK MUSAKOLA KIROLDEGIA (ARRASATE)
LARUNBATA 16:30 MONDRAGON UNIBERTSITATEA – OSTADAR S.K.T

Saskibaloi partidua arrasaten, mondragon unibertsitatearen aurka, errendimendu eta eukal ligako esperientzako klub baten aurka. Aurpegiz, azken urteko ezagun gutxi eta talentu aldetik azken urtekoetan baina askoz hobea. Taldeak hasieratik ondo aurkeztu zuen bere taldea, eta baita partiduko planteamendua.

Zelaian mugimendu asko, eta errekurtso ezberdak erabiltzeko gai zen taldea. Defentsa zelai osoan ezarrita eta presio ezberdinak konbinatzen. Zelai txikia eta presioak egiteko ezin hobea, gure kasuan zailtasun asko, eta baloi asko galduta presiotik ateratzerakoan.

Lehenengo bi laurdenak 24-11 eta 20-12, puntu gutxi sartu eta puntu asko jasota.

Hirugarren laurdenean zona bat ezarri zen, eta naiz eta 9 puntuetara utzi arerioa, soilik 4 puntu sartzeko gai izan ginen 10 minututan. Datu arraro bezela beraiek 8 tiro libre bota zituzten laurdean eta horietatik 2 sartu zituzten.

Partidu osoan 7 triple sartu zituzten eta horietatik 6, jokalari ezberdinak sartu zituzten.

Laugarren laurdena 20 puntu sartzeko gai izan ginen, Ointxe! ko taldeak rotazioa sartu zuen bere jokalariengan, eta indartsuago ibili ginen zelaian. Amaierako emaitza 66-45, 21 puntu behera, eta haurreko partiduarekin batera bigarren porrota jarraian.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Lehenengo partidua Senior mutilekin, talde luzea eta oraindik zailtasunekin zelaian. Arerio on bat-en aurka jolastu degu, azkarrak eta rekurso askorekin zelaian. Jakin behar degu gure rekurtsoak zeintzuk diren onurgarriak izateko zelaian. Talde lana egin beharra daukagu eta ez degu batere defenditzen, eta ez degu laguntzen erreztasunak eukitzeko jolasten. Gauza onak ere badaude baina gauden mailan egonda ezin degu akats hauek egin. Lanean jarraitu behar degu, GoOstadar!

Tiros Libres: 21/10                  Faltak: Mondragon Unibertsitatea 20  / 22 Ostadar SKT                    Emaitza: 66-45

Lehenengo Laurdena (1)    24-11     Bigarren Laurdena   (2)  20-12

Hirugarren Laurdena (3)      9-4      Laugarren Laurdena (4)   13-18

Hasierako Bostekoa: Beñat Elizegui (2) Iñaki Lujambio (4), Harriet Prado (2), Manu Rísquez (2) eta Javier Martinez (18)

Gorka Elizazu (2), Asier Elola (7), Aitzol Gomez de Segura (5), David Blanco (8) Ibai Izagirre (0), Ion Baltasar (5) eta Mikel Bermejo (0).

Hurrengo astean ez dago partidurik, deskantsatu indar berritu eta garaipensaren bila, Azaroaren 9an arratsaldeko 18:00 Deba-ra bidaia.