Bloga

Arin Express enpresak Ostadarreko hamaika futbol talde babestuko ditu

Futbol denboraldiari kamixeta berriekin ekin diogu. Arin Express merkantzien garraio azkarreko enpresak bi urtetarako hitzarmena sinatu du Ostadar SKT elkartearekin, hamaika futbol talde babestuko ditu. Mikel Urdiain Arin Expresseko enpresa-buruak eta Ostadarreko lehendakaria Imanol Bardajik sinatu dute.

Ostadar S.K.T-k hamaika futbol taldeen jokuko kamixetak berritu behar zituela eta Arin Express enpresari eskaintza zabaltzea pentsatu zuen. Mikelek Ostadarreko eskaintza entzun zuenean berehala eman zuen baizkoa: “Nik futbola txikitatik bizi izan dut eta Ostadar ekipazioekin laguntzea izugarrizko ilusioa egiten dit”. Kirol emaitzak eta kirolari bakoitzaren ibilbideaz haratago, umeak zein gazteak futbolaz gozatzea, ondo pasatzea eta lagun taldea sortzearen garrantzia azpimarratu zuen. “Gainera, taldeko kirol baten bitartez transmititzen diren baloreak izugarri onak dira umeentzat – dio Mikel Urdianek – , esfortzua dela, taldearekiko konpromezua eta errespetua dela, kooperazioa dela, laguntasuna dela…”.
Mikel Urdiain lasarteoriarrak futbolaren mundua gertutik ezagutzen du, futbolaria izandakoa baita: Mitxelinen hasi zen eta berehala Errealera salto egin zuen infantil taldera, Ohorezko Jubenilekin jokatu arte eta jokalari internazioanala izan zen 15 urte azpikoekin. Jokalari oso azkarra eta ezkerra, edozein taldek nahiko lukeen jokalaria honek Patxi Illarramendi, Kortabarria eta Karmelo Amasekin entrenatu zuen. Baina, lesio baten ondorioz futbola utzi behar izan zuen.

Ostadar pozik hitzarmenarekin
Imanol Bardajik adierazi duenez “hitzarmenarekin pozik gaude. Alde batetik, kamixetak berritzeko aukera ematen digulako, egia esan beharra genuen. Bestetik, herriko enpresari batek gure elkartearen kirol egitasmoan sinistu duelako”.
Ostadar S.K.T-ko futbol taldeak laguntzen duten beste enpresen babesa ere eskertu nahi izan du Ostadarreko lehendakariak: “Etxezarreta harategiak, Ges aseguruak, Clover, Kaizen, Lasartearra Elkarteak eta Kirol Aukerak futboleko taldeak babesten dituztela. Modu batera edo bestera herriko hainbat tabernek eta dendek ere laguntzen digute. Guztien esfortzua bihotzez eskertzen dugu”.