Aspe aranan
RATATAPLAN Urtero, mendizaleok San Sebastian eguna ospatzen dugu merezi duen moduan, nola? danborradan? ez, mendian. Aurtengoan eguraldi ezin hobearekin, Aspe araneko txoko batera joan ginen, Larri izeneko aterpera. Bertara iritsi aurretik, Mamelon (2023 m) eta Hourquette du Larri gailur txikia (2286 m) zeharkatu genituen eskiekin. Jaitsieran elur hauts bikaina gozatzeko aukera izan genuen eta Larrin bertan hamaiketako egin eta gero, gure txangoari bukaera eman genion. Aparkalekura iritsi ginenerako sei ordu eta erdi pasa ziren abiatzeko unetik.
Esan bezala, bai San Sebastian egun ederra igaro genuena! eta nola ez… RATATAPLAN!