Bloga

Asteburuan urteko lehen irteera egin dugu!

Ipar Martxako taldeak, urtebete irteerarik egin gabe egon ondoren, izugarrizko gogoa zuen bai entrenamenduekin baita irteerekin ere hasteko. Azkenean, Aste Santua pasa ondoren bi gauzei ekin diegu.

Igandean 10:00etan Okendo enparantzatik atera ginen seiko taldeetan eta Zubietatik barrena, batzuk Santuenetik, besteak Sanestebanetik Txokoaldera iritsi ginen. Gogoa eta ilusio bide-lagun izan genuen, baita eguzkia ere!

Argazki gehiago galerian ikusgai dituzue.

Egutegian hurrengo irteerako informazioa aurreratuko dugu.