Bloga

ATLETISMO – ESPAINIAKO TXAPELKETA

Joan den asteburuan, Naroa Furundarena Urkolak eta Maider Rekondo Salsamendik Espainiako Atletismo Txapelketan parte hartu zuten, kategoria absolutuan, Getafen. Maiderrek  46,12 metroko disko-jaurtiketa batekin bere marka pertsonala hobetu eta seigarren postuan amaitu zuen. Marka hori, historian zehar,  Gipuzkoako bigarrena da . Bestalde, Naroak  12,40 metroko marka egin zuen, eta jauzi hirukoitzeko proban zortzigarren postuan amaitu zuen. Estatuko hurrengo hitzorduetan, Enara González Tokero Monzonera joango da eta SUB20 kategoriako luzera-jauziaren proban parte hartuko du.