ATLETISMO, atal berri bat
Atal berri bat daukagu gure KLUBEAN, atletismo sekzioak hemendik aurrera Amaia Andres eta Oscar Goikoetxeak zuzenduko dute. Amaia Andres atleta ohia da, olinpikoa Espainiako selekzioarekin eta esperientzia handiko entrenatzailea. Atalak hiru bide ezberdin jorratuko ditu:
- atletismo eskola
- federatuak
- atletismo soziala eta herrikoia
Ongi etorria ematen diogu atal berri honi eta mila esker bikote guregan jarri duzuen konfiantzarengatik.