Bloga

Atletismo txokoak uztailean

Ostadarreko Atletismo Atalak Atletismo aisia eskolak eskainiko ditu uztailean, 8 eta 13 urte bitarteko umeentzat. Ekimen honek bi helburu ditu: batetik, atletismoko trantsizio-etapa bat egitea da, irailean jarduerara itzultzeko, eta bestetik, atletismoa probatu nahi dunari aukera bat ematea. Jarduera hau ez da Ostadarreko atletentzat bakarrik, interesa duten guztientzat dago irekita.

Noiz: uztailaren 6tik uztailaren 30era

Non: Mitxelingo pista

Egunak: Astelehena, asteazkena eta osteguna

Ordutegia: ordubete egunean. Instalazioko ordutegia: 10:00 – 12:30 (txandak izena eman eta parte-hartzaileen adinaren arabera antolatuko ditugu)

Kuota: hamabost egun 20 €, hilabete osoa 35€.

Izen-ematea: Amaia Andres (667 04 87 56) edo posta elektronikoz (aberakoetxea@gmail.com)

Derrigorrezkoa da kiroldegiko bazkide txartela edukitzea.

Kiroldegiarekin  adostu dugun osasun protokoloa jardueraren hasieran jakinaraziko dizuegu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.