ATLETISMOKO ESPAINIAKO TXAPELKETA ABSOLUTU MAILAN
Datorren asteburuan Espainiako Txapelketa Absolutu mailan egingo da Nerjan, eta gure koloreak han izango dira. Bigarren urtez jarraian , Espainiako 12 atleta onenen artean sailkatu diren 2 atletarekin joan gara.
– Maider Rekondo Salsamendi: Disko frogan lehiatuko da, 48,06 metro lortu ditu aurten. Garai guztietako Euskadiko 2. marka da, eta helburua finalista izatea da (8 lehenengoen artean).
– Naroa Furundarena Urkola : Hirukoitza jauzian: 12,75 metro lortu ditu aurten pista estalian eta 12,60 metro aire zabalean. Lehen zortzien artean geratzea ere helburu du. Teledeporten eta RFEAren webgunean ikusi ahal izango da lehiaketa.
Aupa bikote!!!! Zorte On !!!! Aupa taldea !!!!