Bloga

AURTEN LAUAK BAIETZ!

Aurten, lau itzulietarako PORRA antolatuko dugu: Euskal Herriko Itzulia, Giro, Tour eta Vuelta. Porra ohiko tabernetan eta internetez egin ahal izango duzue.

Lehen urtea da lau itzulietarako porra antolatzen dugula. Hau dela eta, bai sarietan, baita boletoaren prezioan ere aldaketak daude. Badakizue, beti hiru handietako boleto onenarentzat sari berezia egon dela, aurten saria handiagoa da, 1600 eurokoa izango da; baina, saria lortu ahal izateko derrigorrezkoa da lau porratan parte hartzea eta lauetan boleto irabazleak izen berdina izatea. Gainontzeko sariak ere handiagoak dira: porrako 1goak 400€ irabaziko ditu, 2.goak 200€ eta etapako 65€. Horretaz gain, 6 urdaizpiko porrako zozketatuko ditugu parte hartzaile guztien artean. Animatu sariak merezi du eta!

Nola parte hartu

Porran parte hartzeko bi aukera dituzue: tabernetan boletoa beteaz edo gure web gunetik (www.ostadarskt.eus); bai batean eta bai bestean, boletoaren prezioa 8€ izango da. Iaz, lehen aldiz, on-line egiteko aukera eskaini genuen. Eskaintzak harrera ona izan zuenez, eskaintza hobetzea pentsatu dugu, horretarako gure web gunean formulario bat egongo da, bertan klik egin eta zuzenean boletoa egin ahal izango duzue. Boletoa bete ondoren, ordainketa txartelaz egin beharko duzue, erosketa bat egiten duzuenean bezala. Ordainketa egin ezean, boletoa ez da erregistratuta geratuko.

Tabernan, zerbait hartzen duzuen bitartean, egitea erabakitzen baduzue, ohiko tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak: Abend, Aitzaga (Usurbil), Aldatz-ekua, Antxeta (Usurbil), Artizar, Avenida, Bronx, Buenetxea, Eguzki, Genesis, Gure Etxea, Hiru Aldeta, Ilargi, Insausti, Iñaki, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Sancho, Txiriboga (Usurbil), Txoko Garagardotegia (kale nagusia), Txoko taberna (Jaizkibel plaza) eta Udaberri.

Gogoratu gure web gunean sailkapenak eta boleto guztiak ikus ditzakezuela.

COVIDa dela eta, oharrak

Lau itzulietako bat (Itzulia, Giro, Tour edo Vuelta) martxan dagoela bertan behera gelditzen bada, une horretan bertan ere porra bukatutzat emango genuke. Azken etapak normal puntuatuko luke, hau da, etapako lehen 15ek eta sailkapen orokorreko lehen 3ek puntuatuko lukete. Eta azken sailkapenerako, puntuazio berezia aplikatuko litzateke (ikus G puntuazio-sistema). Sarietan ez litzateke aldaketarik egongo: 1goarentzat 400€, 2.goarentzat 200€ eta urdaiazpikoen zozketako irabazleak mantenduko lirateke.

Lauetatik onena” sariari dagokionez,

– Lauak ospatzen badira (Itzulia, Giro, Tour eta Vuelta): 1.600€

– Horietako bat ospatuko ez balitz: 1.200€

-Horietako bi ospatuko ez balira: 800€

– Horietako bat bakarrik egingo balitz, ez litzateke saririk izango.

Animatu parte hartzera!