Bloga

BADATOR GIROKO PORRA!!!

Hurrengo asteburuan, Giroarekin batera Ostadarreko Porra hasiko da.

Asteburu honetan ohiko tabernetan aurkituko dituzue Porra egiteko txirrindularien zerrendak. Giroa maiatzaren 4ean ostiralean hasiko da, beraz larunbateko etapak puntuatuko duenez, boleto guztiak larunbatean, maiatzaren 5ean 15:30ean jasoko ditugu.

Aurten berrikuntza bakarra dago, oinarrietako 2.puntuan jasota dagoena: “… Aukeratutakoren batek azkenean parte hartzen ez badu edo hasierako etapan erretiratuko balitz, bloke berdineko hurrengo txirrindulariarengatik ordezkatua izango da”.

Beti bezala, gure web gunean boleto guztiak eta etapetako sailkapenak ikusi ahal izango dituzue.