Bloga

Zabalik dago Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian online izena emateko aukera

Hilabete eskas falta da Ostadar S.K.T-k antolatzen duen Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia iristeko, XXV. Edizioa urriaren 30ean izango da.  Eta aste honetatik aurrera, zabalik dago kirol taldearen webgunean (https://www.sailkapenak.com/es/evento/xxv-lasarte-oria-bai-kros-herrikoia-2022) izena online emateko aukera.

Lau kategoria ezberdinetan eman daiteke izena: korrikako lasterketan, roller lasterketan, Ipar Martxan eta Korrika Festan. Prezioa, berriz, 8 €koa da Ostadarreko bazkideentzat eta gainontzeko guztientzat, 12 €koa. Korrika Festan parte hartu nahi duten neska-mutilek, berriz, 5 € ordaindu beharko dituzte. Parte-hartzaile guztiek kamiseta teknikoa jasoko dute opari.

Urriaren 19an zabalduko dugu Manuel Lekuona Kultur Etxeko izen-ematea. Laster iragarriko dugu 25. urteurreneko ospakizunerako prestatu dugun egitaraua.