Bloga

Bazkide kanpainari ekin diogu

2016.urteko Bazkide Kanpainari ekin diogu eta abenduaren 23ra arte luzatuko da. Zergatik Ostadarreko bazkide izan?

– Ostadarrek gaur egun dituen kirol atal desberdinen bitartez herriko 900 kirolari baino gehiago mugitzen ditugulako urtean zehar.

– Herrian kirola egin dadin lanean aritzen garelako.

– Antolatzen ditugun kirol egitasmoen bitartez – Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia, Korrika Festa, saskibaloiko 3×3 txapelketa, bolo eta tokako tirada bereziak, besteak beste – herriko ekonomia sustatzen dugulako.

– IZARRA autoeskolan deskontuak ditugulako. Ostadarreko bazkide direnak deskontuak dituzte gidabaimen modalitate guztietan.

– Urtero bezala, otar bat zozketatuko dugu bazkide guztien artean. Adi abenduaren 22an hemen bertan irabazlearen izena jarriko baitugu

Bazkidetza kuotak mantentzen ditugu: 16 urte bitartekoentzat 15€, 17 urtetik gorakoentzat 25€ eta familiarrak 40€. Bazkide zaretenoi zuen laguntza bihotzez eskertzen dizuegu eta gurekin jarraitzera animatzen zaituztegu, kirol egitasmo hau gauzatu ahal izateko zuen diru-laguntza ezinbestekoa baita.