Bloga

Bazkide kanpaina hastear da

2019.urteko Bazkide Kanpainari abenduaren 10ean ekingo diogu eta abenduaren 21era arte luzatuko da. Jada bazkide bazara zure laguntza bihotzez eskertu nahi dizugu eta gurekin jarraitzera animatzen zaitugu, kirol egitasmo hau gauzatu ahal izateko zure diru-laguntza ezinbestekoa baita.

Bazkidetza kuotak ondorengoak dira: 16 urte bitartekoentzat 15€, 17 urtetik gorakoentzat 25€ eta familiarrak 50€. Kuota helbideratuta duzuenoi urtarrilaren 10ean kobratuko dizuegu. Aldaketarik baduzue, abenduaren 20a baino lehen egin behar duzue Ostadarreko egoitzan, 943-360433 telefono zenbakira deituz edo ostadar@ostadarskt.eus helbidera mezu bat bidaliaz.

Dakizuen bezala, mendiko eta zikloturisten lizentziak tramitatzen ditugu. Urtarrilaren 1ean federatuta egon nahi duenak tramitazioa abenduaren 20a baino lehenago egin behar du Ostadarreko bulegoan. Mendiko lizentziak urtero berritu behar dira. Zikloturistenak berriz, kontrakorik ez baduzue esaten, automatikoki lizentzia berrituko dizuete, denek federazioan kuota helbideratuta duzuelako.

Urtero bezala, otar bat zozketatuko dugu bazkide guztien artean. Adi abenduaren 21ean www.ostadarskt.eus, sare sozialetan eta bulegoan irabazlearen izena jarriko baitugu. Bestetik, jakin dezazuen aurten ere Gabonetako loteria hartu dugula, 51904. Beraz, erosi nahi duenak bulegoan, Aldatz-ekua, Avenida tabernetan eta Etxezarreta harategian 5 euroko partizipazioak aurkituko dituzue.