Bloga

BEHIN BETIKO IZEN EMATEAK UZTAILAREN 1ETIK 10ERA

Futbol, Saskibaloi eta Boleibol ataletako BEHIN BETIKO IZEN-EMATE epea uztailaren 1etik 10era zabalduko dugu. Datozen egunotan, aurretik izena eman duten kirolariei zuzenean informazio guztia bidaliko diegu: izena emateko formularioa, kuotak, kirol bakoitzeko prestazioak… Betiere, egun dugun informazioa kontuan hartuta.

Norbaitek aurretiko inskripzioa ez badu egin, baina hurrengo denboraldian Ostadarreko kirolaria izan nahi badu, bulegora deitu (943360433) edo mezu bat bidali ostadar@ostadarskt.eus helbidera.