Bloga

Berrikuntzak Ostadarreko porran

Hobekuntza batzuk egin ditugu gure porran. Uste dugu, hobekuntza horiek baliagarriak izango dituzuela txartelak egiteko. Hemendik aurrera, txirrindulari bakoitzaren rankinga eguneratua eta aurrerapena ikus ditzakezue gure webgunean. Bi eratara egin dezakezue: “Ziklisten sailkapena” edo “Txirrindularien zerrenda” sakatuz. Gainera, bi esteka sortu ditugu https://www.procyclingstats.com/ orrialdera eramango zaituztenak: bata, etaparen izenean klik eginez, eguneko sailkapen eta informazio osoa kontsultatu ahal izango duzue, eta, bestea, txirrindulariaren gainean klik eginez, haren fitxa teknikoa eta rankinga ikusiko dituzue.

Tourra hastear da
Gogoan izan aurtengo Tourra pittin bat lehenago hasiko dela, ekainaren 26an. Asteartetik aurrera porra ohiko tabernetan, zein on-line egin ahal izango duzue. Hilaren 26an, larunbatean, 21:00etan, bukatuko da boletoak tabernetan entregatzeko epea, eta igandean, 10:00etan, on-line egiteko.

On-line txartelak
Zuetako askok ezagutzen duzue jada on-line porraren funtzionamendua, azkarra, erosoa eta ziurra da. Baina batzuek arazoak izan dituzue txartelarekin ordaintzeko, eta behin baino gehiagotan egin duzue boleto bera. Jakinarazten dizuegu egiten duzuen saiakera bakoitza erregistratuta geratzen dela; beraz, ordainketa ezin baduzue egin, ez errepikatu boletoa, eta lasai egin egin behar dituzuen boetoak, ordainketarekin arazorik izanez gero, zuekin harremanetan jarriko ginateke eta.