Bloga

Berriro ere garaipen haundia, Infantil Haundi Neskak (54-4)

2. FASEA 2º JARDUNALDIA 19 / URTARRILA / 2020
INFANTIL PARTIZIPAZIOA NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 13:00 OSTADAR S..K.T TXIKI – OIARTZUNGO SASKILAGUNAK

Larunbata eguerdiko 13:00, saskibaloieko partidu bat Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian. Arerioa Oiartzungo Saskilagunak S.K.T, denboraldi honetan elkar ikusteko aukera izan degu. Bi taldeak deskantsua eduki zuten eta orduan bi taldeen partidua jolastu zen.

Lehenego laurdena etxeko taldea hasi zen agintzen, errebotea hartu eta berehala, kanpora ateratzen den baloi bat, lapurtzen zen momentuetan, jarraian korrika ateratzen ziren gure jolakariak eta saskiraketa erosoak lortzen zituzten. Oiartzungo Saskilagunak S.K.T, taldea saiatzen zen bere jokua egiten eta naiz eta defentsan ez ziren gai saskiraketak sartzeko, defentsan aldiz bakarkako jokaldietan, ondo defenditzeko gai izan ziren. Lehenengo 10 minutuetan 14-0 izan zen, eta bigarren laurdenean naiz eta jokalariak aldatu talde bakoitzean, oraingoan ere garaipena Ostadar S.K.T taldeak eraman zuen, 18-0. Deskantsuan 32-0

Deskantsua eta gero, hirugarren laurdenean Oiartzungo Saskilagunak S.K.T, beraien lehenengo puntuak saskiratu zituzten eta azkeneko laurdenerarte ez zuten beraien bigarren saskiraketa sartuko. Lasarte-Oriako neskak beraien jokuarekin jarraitzen zuten eta bigarren aldiz jarraian “acta” isteko gai izan ziren +50 puntu lortzean gertatzen dena. Amaieran Ostadar S.K.T Txiki 54-4 Oiartzungo Saskilagunak S.K.T.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Partidu berriro ere bi ikuspuntu ezberdin ditu, berriro ere “acta” isteko gai izan gera. Jokalari bakoitzak dituen beldurrak alde batera utzi behar ditugu eta orain da momenturik hoberena zer diren gai egiteko. Batzuk iada konfiantza osoa jartzen dute zelaian, orain da garaia denok pauso hori emateko. Baita ere aurrerapuntu bat eman behar degu entrenamenduetan eta lan talde hau gorago begiratu. Hurrengo asteko arerioak ea erronka berri bat ekartzen digun, jarraitu dezagun horrela. GoOstadar!

Tiros Libres: Ostadar SKT 0/0        Faltak: Oiartzungo Saskilagunak SKT 1/9 Ostadar SKT              Emaitza: 54-4

Lehenengo Laurdena (1) 14-0  Bigarren Laurdena     (2) 18-0

Hirugarren Laurdena  (3)  10-2  Laugarren Laurdena  (4) 12-2

Hasierako Bostekoa: Ariadna Touriño (6) , Eneritz Odriozola (9), Noa Fuentes (8) eta Olaia Iraola (11), Maialen Goenaga (5),

Garazi Monzon (7) , Olatz Etxezarreta (10), Iara De La Mata (14), Lucia Sebastian (12) eta Inge Villalobos (15).

– Enara Gomez (Ez du jolastu)

Hurrengo partidua Urtarrilaren 25ean larunbata izango da Maialen Chourraut kiroldegian, Lasarte-Oria. Gure Infantil Txikiak arerio bezela Oiarso Super Amara Txiki taldea edukiko dute. Partidua eguerdiko 09:30 hasiko da.