Bloga

Bi liburu, hamaika proposamen mendiaz gozatzeko

Urte amaierarekin batera mendiaz gozatzeko bi liburu aurkeztu dizkigute Lasarte-Oriako bi lagunek: Txusma Perez Azacetak “Rutas montañeras desde las capitales vascas” eta Juan Mari Ansa Munduatek “El circo de Lescun”. Bi lan proposamen oso desberdinekin, baina zein baino zein interesgarriagoa.

 

Rutas montañeras desde las capitales vascas

Txusma Perez Azaceta gure kolaboratzaileak hilero mendiko irteera bat proposatzen digu mendiaz gozatzeko. Oraingoan, Txusmak, urte amaieran, ‘Rutas montañeras desde las capitales vascas‘ Sua Edizioak argitaratutako bere azken liburua aurkeztu digu.

Liburu honek estilo ezberdinetako hogeita lau ibilbide proposatzen ditu, Bilbo, Donostia, Iruña eta Gasteiz hirien bihotzetik Pagasarri, Arrieta, Arratzain edo Ezkaba Txikira doazenak; edota talaietara garamatzatenak, hala nola Igeldo, Artxanda, Olarizu eta Oihana; edota gure historiaren zati bereziak erakusten dizkigutenak, Irulegiko gaztelua, Burdin Hesia, Eskibelgo dorrea edo Txoritokietako gotorlekua.

https://sua.eus/es/libros/rutas-montaeras-desde-las-capitales/

 

El Circo de Lescun, unas montañas de ensueño

Juan Mari Ansa lasarteoriatarrak ikerketa-lan sakona egin ondoren Pirineotako Lescun zirku ikusgarriei eskainitako liburua “El Circo de Lescun” aurkeztu du, Club Vasco de Camping-ek argitaratutakoa; inguruko tontor garrantzitsuenetara igoerak proposatzen ditu, hala nola Anie, Hiru Erregeen Mahaia, Petritxema edo Acherito, baita artzaintzarekin lotutako zenbait gai kultural, orratzetara egindako eskaladetako gorabeherak eta inguruko kondairak ere jasotzen ditu.