Bloga

Bi-tik Bi, 1º Probintzialeko Senior Neskentzat (Ostadar SKT 65-32 Eskoriaza KE)

Garaipena berriro ere Senior Neskentzat bigarren partiduan, oraingoan Eskoriatzaren aurka. Kanpoko taldea jokalari gutxirekin dabil eta gure aurkako partidura 7 juniorrekin aurkeztu zen. Beroketatik ikusi zen, gure taldea gorputzez eta fisikoz gehiago zela, baina hori jokoan ere erakutsi beharra zegoen.

Lehen bost minutuak parekatuak izan ziren, defentsak huts nabarmenak egiten ari ginelako. Laurdenaren bigarren zatian, martxa bat gehiago sartu genuen eta lehen abantailak lortu genituen : 19-10.

Bigarren laurdena, partiduko onena izan zen gure aldetik. Joko bizi eta alaia egin genuen, kontraerasora ateraz uneoro. Egia da baloi asko galdu genituela, baina joko honekin jarraitu behar dugu. Errebotea dominatua geneukan eta gainera urrutiko jaurtiketak ere sartzen zitzaizkigun. Atsedenaldian 43-22.

Hirugarren laurdenean, 1-3-1 zonakako defensa planteatu zigun Eskoriatzak. Modan dagoen “cuatro abiertas” delakoarekin jolasten saiatu ginen, ixkinak okupatuz eta sistemarik gabe, askatasunarekin jolastuz… Garbi geratu zen ez gaudela ohituta hórrela jolastera eta asko daukagula hobetzeko. Hala ere, laurden amaierarako lortu genuen jokaldi on batzuk egin eta entrenatzaileok bilatzen genuenera gerturatzea. Laurden amaieran 59-26.

Azken laurdena oso txarra izan zen. Egia da, partidua amaitua zegoela eta markagailuan alde garbia genuela, baina 40 minutuz jolastu behar dugu. Azken laurdeneko emaitza 6-6 eskas bat izan zen eta amaieran 65-32 gure alde.

Datorren larunbatean Atletiko San Sebastianen aurka jolastuko dugu, ligako talde onenetariko bat, urte osoan sailkapenaren goikaldean ibiliko dena. 40 minutuz gogor jolastu beharko dugu, irabazteko aukerak izan nahi baditugu behinzat! Hirugarrenaren bila!

Partzialak: 19-10/ 24-12/ 16-4/ 6-6

Leire Belartieta 10, Uxue Rodriguez 5, Lide Unanue 2, Itxaso Mercero 17, Haizea Del Olmo 8

Yaiza Navarro 7, Uxue Anabitarte 11, Haizea Furundarena -, Maria Alberdi 3, Uxue Ariztimuño 2