Bloga

Bigarrena Jarraian Errendimenduko Juniorrentzat (Ostadar SKT 63-50 Askatuak)

Urteko 5.en partidua errendimenduko juniorrentzat, oraingoan Askatuaken aurka. Sailkapenean gurekin berdinduta zagoen talde donostiarra eta partidu garrantzitsua zen ikusteko aurten gure taldeak zerengatik borrokatu nahi duen.

Hasiera txarra izan zen, normala bihurtzen ari den zerbait. Erasoan, gure erritmoa eta sistema kondo jolastu gabe eta defentsan akats inuzenteak egiten eta haien 21 jokalariari nahi zuena egiten utziz. Lehen laurden amaieran 10-14 atzetik.

2. laurdenak antzeko jarraitu zuen, erasoan sisintu ezinezko kanastak huts egiten genituen kanasta azpian, tiro libre guztiak kanpora (partiduko lehen 7 tiro libreak huts egin genituen, partidu amaieran 8/22…) eta defentsan tentsiorik gabe. 2. Laurdeneko azken bi minutuetan erreakzioa: presionatzen hasi ginen Askatuakeko taldea haien zelaitik, baloiak lapurtuz eta kanasta errazak lortuz. 8-2ko partziala 2 minutuan eta atsedenaldira aurreetik: 28-25.

3. laurdena, partiduko onena izan zen. Defenditzen hasi ginen, erasoan kanasta azpian geneukan abantaila aprobetxatzen, baloiak lapurtzen, kontraerasoan irteten… Martxa bat gehiago sartu genuen eta 22-10eko partzialarekin partidua puskatzea lortu genuen, LAurdn amaieran 50-35.

Hala ere, azken laurdenean, berriro hasierako akatsetara itzuli ginen. 7 minututan bakarrik 2 puntu lortu genituen eta kanpotarrei 10 puntura gerturatzen utzi genien. Hala ere, haiek erasoan ez ziren guztiz fin aritu eta amaierararte partidua kontrolpean izatea lortu genuen. Amaieran 63-50.

40 minutuan 3. Laurdeneko martxa bat gehiagoko erritmoa mantentzea lortu behar dugu. Kapazak gara eta horretarako. Hobekuntzak entrenamenduetan hasi behar du: azken asteko entrenamenduak kaxkarrak izan dira eta horrelakoa izan da partida. Datorren astean Oiarsoren contra jokatzen dugu, liderra partidu guztiak irabazi dituena. Aurreko urtean, gure “archienemigo”-a izan zen eta astean zehar gauzak ondo egiten baditugu, zihur larunbatean partidua borrokatzen dugula. 3. garaipena nahi dugu jarraian!!

Bostekoa: Leire Belartieta 10, Miriam Marguello 1, June Eizmendi 10, Larraitz Izagirre 9, Paloma Mecerreyes 2

Aitane Martin 11, Paula Ugarte 10, Marta Escudero 2, Uxue Balerdi 8

Partzialak: 10-14/ 18-11/ 22-10/ 13-15