Bloga

Bikaina Naroa Espainiako Txapelketan

Pasa den larunbatean 7. postuan amaitu zuen gure atleta den Naroa Furundarena Urkola.  Madrilen (Alcobendas) antolatu zen Espainiako Txapelketan eta hiru jauzien frogan egin zuen lehia, ez zuen hobetu bere markarik onena baina 3. jauzian 12,16m lortu zuen, momentu horretan haizea aurka zeukan ( -0,2m/s). Naroa eta ataleko arduradunak pozik itzuli dira etxera lortutako emaitzarekin. Aupa taldea !!!!.