Bloga

“BIRRA MORETTI” bide berria Ziordian

Bukatzen ez den udazken-uda hau aprobetxatuz azaroaren 19an Antxon Gorrotxategi hernaniarrak ireki eta prestatutako eskalada bide hau egitera joan gara. Kamisetan eskalatu degu!!. Ziordia Altsasu ondoan dagoen Nafarroako azken herria da, hurrengo herria, Egino, Araban dago.

 

Eskaladak 7 luze ditu, zailtasun zailenekoa 5c eta erdiekipatua dago, beraz aseguratzeko materiala eraman behar da, baina ez gehiegi. Arazorik handiena aldamenean harrobia daukala eta jaisteko handik pasatu behar dala.

 

Moretti birra hau Antxon eta lagunek Alpeetan probatutakoa omen da. Guk, zerbeza italiarraren faltan, euskal garagardoarekin ospatu gendun.

moretti2

moretti3

Eta handik 3 egunetara elurra zanpatzen,to eguraldi aldaketa!!!

moretti4