Bloga

Bolatokietako kirol jarduera geldirik

Ostadarreko Bolo eta Toka atalean 7 federatu aritzen dira Gipuzkoako Federazioak antolatzen duen zirkuituan parte hartzen. Boloetako denboraldia urtarrilean hasi eta ekaina bitartean irauten du. Baina iazko martxotik geldirik daude. Pandemiak ere bolo eta tokan eragina izan du, izan ere taldekako eta bikotekako txapelketak besterik ez ziren jokatu, Lehendakari Txapelketa eta Gipuzkoako Kopa bertan behera beratu zirelarik, baita urtean zehar antolatzen diren omenaldi eta memorial guztiak ere.