Bloga

Bostgarren garaipena

Bosgarren garaipena Ostadarreko errendimenduko kadeteentzako Benta-berriko Polikiroldegian. Ostadar SKT gogotsu atera zen garaipen berri baten bila, azkeneko partiduetako emaitza txarren ondorioz, gainera denboraldian lehengo aldia izan zen talde guztiak osorik parte hartzen zuela norgehiagokan eta nabaritu egin zen 40 minutuko defentsa indartsuarekin.

Markagailua berdintsu mantendu zen partidu guztian zehar, atsedenaldian 21-19 iritsiz Bera-berarentzako, puntu gutxiko partidua lortuz. Guri hobeto etortzen zaigun partidu motak baitira.

Atsedenaldiaren ondoren geure defentsa maila igota bertako taldearen erasoa murriztu genuen 3 puntutan utziz hirugarren laurdenean. Esan beharra dago gure taldeak hobeto mugitu zuela baloia erasoan paseen bidez, taldeko barne jokoa gehiago bilatuz.

Azkeneko laurdenean Donostiko taldeak erasoko saskiratzeetan arrakasta handiagoa izan zuen partidua azkeneko segunduetara parekatuta iritsiz. Azkenik Lasarteko taldearentzat izan zen partidua bukaerako defentsa gogorrengatik, saskiratze garrantzitsu batengatik eta zorte apur baten esker. Beraz, irabazitako partidu oso garrantzitsua geure motibaziorako hurrengo partiduetarako indarrarekin prestatu gaitezen. Hurrengo partidua bi aste barru Lasarte-Oriako Polikiroldegian Larunbatean arratsaldeko 16.00tan Azpeitiaren aurka, klasifikazioko liderrak.

40 – Bera bera DBN (12+9+3+16)

42 – Ostadar SKT (8+11+11+12)