Mendia
Buruntzaldeko Udalek aurten ere eskualdeko Ibilbideen eguna antolatu dute. Larunbat honetan izango da, urriaren 11n, goizeko 9:00etatik 14:00etara.
Ostadarreko mendi saileko kideek mendizaleei eta herritar orori ekimenean parte hartzeko gonbitea luzatzen diete. Bertaratzen direnek autobus zerbitzua, ano guneak eta opari bana izango dute.
Ostadar SKT Mendi saileko lagunek egindako gomendioari jarraituz, aurten Buruntza tontorreraino balizatu dute , San Rokeko ermitatik Andoainera jaisteko.
Beraz, aukera aprobetxatu eta Buruntzaldeko Ibilbideetatik barrena gozatu.