Bloga

Denboraldi amaiera Oria ibaian

Oria ibaian izan dugun kayak jarduerari esker amaiera bikaina eman diogu denboraldiari. Konfinamendua igaro ondoren, normaltasun berri honetara iritsi garela ospatzeko modurik onena hau dela iruditu zaigu. Irailean egoera hobeto batean berriro elkarrekin ikusiko garela espero dugu. Uda zoriontsua opa dizuegu guztioi, laster arte!