Bloga

DENBORALDI AMAIERAKO FESTA, maiatzaren 28an

Urtero bezala, denboraldiari amaiera emateko festa batekin bukatuko dugu Loidibarren frontoian. Aurten Areto-futboleko finalen egunarekin bat egiten dugu, beraz egun osoko jaia izango da. Goizean finalak ospatuko dira, arratsaldean kirol-guneak martxan jarriko dira, partaide guztien artean gauzak zozketatuko ditugu… Gainera, egun osoan zehar taberna txiki bat edari eta pintxoekin jarriko dugu.

 

EGITARAUA:

  • 10:00 Areto – Futboleko Kontsolazio finala kiroldegian
  • 11:30 Jalguneko lagunekin partida kiroldegian
  • 12:00 Areto-Futbol Txapelketako finala kiroldegian: IZKIÑA – TXINDOKI
  • 14:00 Loidibarren frontoian areto-futboleko taldeen bazkaria
  • 16:00 Areto-futboleko sari banaketa
  • 17:00 – 19:30 kirol guneak martxan egongo dira (saskibaloia, futbola, bolo eta toka, eskalada)
  • 17:30 Ipar Martxako irteera
  • 19:30 sari banaketa:
    • Auzolan Saria: Euskararen Maratoia
    • Kirolari Onena: Jon Ander Puertas
    • Ostadarreko Jokalari jatorrenei trofeoak
  • 21:00 Championeko partida pantailan