Bloga

Denboraldiari agur esan diogu

Larunbat goizean Ostadarreko kirolari, entrenatzaile eta lagunak elkartu ginen 2018/19 denboraldiari agur esateko Oriarteko ikastetxean. Zuzendaritzari eskerrak ema nahi dizkiogu ikastetxeko jolas lekua uzteagatik.

Jolas inklusibo batzuekin hasi ginen, oso entretenigarriak eta aberasgarriak. Ondoren, sari-banaketari ekin genion. Urtero bezala, Auzolan Sariarekin ekin genion. Aurten Jose Zapirain Azurmendiri egokitu zaio. Jose gaztea zela, 70.hamarkadan gaur egun ezagutzen dugun Biak-Bat jubilatuen egoitzaren sortzaile izan baitzen. Ondoren, urteko Kirolari Onena Saria Iraia Iparragirrek jaso zuen. Iraiak Ostadarren eman zituen lehen urratsak eta aurten Errealarekin Erreginaren Kopa Lasarte-Oriara ekarri digu.

Bi sari hauek banatu ondoren, gure kirolariek gehien espero duten sari banaketarekin hasi ginen: taldeko jokalari jatorrena. Beti bezala momentu hunkigarriak bizi izan genituen.

PintxoKoop eta Arin Express-eko ordezkariak gonbidatu genituen eskaini diguten babesarengatik. Eta lerro hauetatik ere, gure gainontzeko babesle guztiei bihotzez eskertzen dizuegu klub honen alde egiten duzuen esfortzua.

Eta festa amaitzeko, Beltzak Errugbi taldeak hirugarren denbora prestatu zuen. Gerturatu ziren guztiek saltxitxa bokata eta edari bat hartzeko aukera izan zuten, inor ere ez zen ezer gabe geratu. Eskerrik asko Beltzak!