Bloga

Denboraldiari aiooo

Larunbat goizean, maiatzaren 28an, Ostadarreko denboraldi amaierako festa ospatuko dugu Oriarteko ikastetxean (REM).

Jaialdiari 11:30ean ekingo diogu jolas inklusibo batzuekin. Ondoren, sari-banaketa izango da: Auzolan Saria, herriko aurtengo Kirolari Onena eta jarraian elkarteko gure kirolari jatorrenek oroigarri bana jasoko dute.

Eta festa amaitzeko, Beltzak Errugbi taldeak hirugarren denbora eskainiko du, bertaratzen den ororentzat.

Bertan ikusiko dugu elkar!!