Bloga

Denboraldiari ekingo diogu

Aste honetan berri on batekin gatoz, Ipar Martxako taldea entrenamendu eta irteerekin hasiko gara apirilaren 7an, urte bete taldeko dinamikarik gabe egon ondoren. Pandemiak eragindako egoera dela eta, taldeko kirol jarduera bertan behera uztea erabaki genuen, egoera hobetu arte.

Txertaketak direla eta, intzidentzia tasa behera doala eta, entrenamendu eta irteerei ekitea  erabaki dugu. Ipar martxa modu seguruan egin ahal izateko ondorengo neurriak hartuko ditugu: saioak hasi aurretik tenperatura hartuko dugu, seinakako taldetan arituko gara, talde bakoitzak arduradun bat izango du eta irteerak inguruan izango dira bidaiak ekiditeko, besteak beste. Entrenamendu egun eta orduak mantentzen dira: asteazkenetan 19:00etan eta ostegun goizetan 10:00etan izango dira, zita Okendo atzeko Askatasun plazan.

Irteeren datak aurreratzen dizkizuegu:

-Apirilaren 24ean, 10:00etan Okendo plazatik abiatuta Txokoaldeko buelta (2h30)

-Maiatzaren 22an, 10:00etan Okendo plazatik abiatuta Txaldatxurko lubakiak (2h30)

-Ekainaren 19an, 9:00etan Okendo plazatik abiatuta Lasarte-Oriako mugak

Izugarrizko gogoa dugu elkar ikusteko eta ipar martxaz taldean gozatzeko.