Bloga

Ekainaren 1ean 22/23 denboraldiko izen-emate epea zabalduko dugu

Hurrengo denboraldia prestatzen hasi gara. Horretarako 2022/23 denboraldiko izen-ematea zabalduko dugu ekainaren 1etik 17, bitartean kirol egokitua eta inklusiboa, saskibaloia, boleibola, atletismo, errugbia edo futbola egin nahi duenarentzat.

Beraz, gurekin kirola egin nahi izanez gero klik egin hemen https://labur.eus/iJgE6

Aurrerago, taldeak osatzen direnean, entrenatzailea/koordinatzailea zuekin jarriko da harremanetan zein taldean jokatuko duzuen jakinarazteko.

Zalantzarik izanez gero, Ostadarreko bulegoa irekita duzue astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara edozein zalantza argitzeko.