Bloga

Emaitza bikainak Espainiako Slalom Txapelketan

Astebukaera honetan ESPAÑAKO SLALOM TXAPELKETAN hartu dute parte Ostadar inklusioa ataleko kideak, izugarrizko emaitza onak egin dituztelarik. Parte hartu duten kirolariak, beraien kategoriak eta lortutako emaitzak honakoak izan dira:

Xuban Santin (kategoria WS4M)
Malen Urkiri WS4F
Ander Goenaga WS5M
Ane Asensio WS5F

– Zirkuitu kronometratuan zilarrak lortu dituzte Ane, Ander eta Malenek.
– Eliminatoria bakarkakoetan, Malenek urrea, Ander eta Anek zilarra lortu dute.
– Taldekako eliminatorian zilarrezko domina lortu dute FESA elkarteko Laura Moragues kirolariak taldea osatuz.
– Txapeldunen arteko txapelduna, denetan hoberena Malen Urkiri.

Oso lan zoragarria kirolari guztiena. Zorionak baita teknikari lanetan aritu diren Jokin Garcia, Iker Urkiri eta Jurgi Olasagasti.

Azkenik nola ez, txapelketa guztiko jarraitzaile hoberenak izan diren Ostadar zaleak. Lasterketa bakoitzean tentsioa jasaten ilusioz jarraitu dutenak.