Bloga

Emaitza bikainak Euskadiko Txapelketan

Asteburuan aire zabaleko txapelketei ezin hobeto ekin diete Ostadarreko atletek. Euskadiko 20 urte azpikoen txapelketa jokatu da Durangon eta gure gazteek oso emaitza onak lortu dituzte. Enara Gonzalezek luzeran bigarren urrezko domina eskuratu du aurtengo denboraldian: bat pista estalian lortu zuen eta bestea aire zabalean, gainera marka pertsonala lortu du, 5,52m-ko saltoarekin; Maider Abetek 4. postua eskuratu du 100m-tan eta Leire Centenok 5. 800m-tan.

Hurrengo zita taldekako Gipuzkoako Txapelketa izango da.