Bloga

Emozioz Beteriko Partidua, Junior Errend Neskak (81-69)

Maiatzaren 29an larunbata, ostadarreko neskak kirol hau kirola baino zerbait gehiago dela frogatu zuten, pasioz eta maitasunez jolastu daitekeela erakutsiz. Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, sei jokalari aurkeztu ziren jaurdunaldira, horietatik hiru mimberatuta iritsi ziren. Ahala ere, beroketa on baten ondoren, epaileak txistua jo, minak ahaztu eta Easoren aurkako partida hasi zen.

Lehenengo laurdena ikusgarria izan zen. Easoko neskak intentsitate handiarekin atera ziren jokatzera, urtean zehar lahandu dituzte transizioko jokaldiak eta kontraerasoan indartsu haritu ziren. Ostadarreko neskak ordea, bai jokalari faltaren eraginez bai jokatzeko era desberdina izanez, partiduaren erritmoa jeisteko pentsaerarekin haritu ziren. Saskiratze asko lortu zituzten bi taldeak bere modura jokatzen eta laurdena 24-22 bukatzen.

Bigarren laurdenean gogor hasi ziren Easoko neskak hiru saskiratze jarraian lortuz. Hutsarte baten ondoren, Ostadarreko jokalariak amore eman gabe, harro atera ziren jokatzera baina saskiratze pare batzuen ondoren, Easoko neskak partidua puskatu zuten 11-2 ko partzial bat lortuz. Hala ere, Lasarteko neskak ez zuten amore eman eta 26-12ko tanteoarekin bukatu zen lehen zatia. Emaitza 50-34 deskantsura.

Deskantsuan aire pixatxo bat hartzea lortu zuten Ostadarreko neskak. Entrenatzaileekin hitzegin ondoren eta nerbioak gutxituz hirugarren laurdena hasi zen. Hune hontan, Lasarteko neskak, zona 2-3 batean jarri ziren arnas gehiago hartzeko. Laurden hasieran, hiru saskiratze lortu zituzten Ostadarreko neskak eta horrek ekipoaren animoak handitu zuen. Gogotsu eta pasioz jokatu zuten 6-20 ko partziala lortzeko eta partidua 58-54 jartzeko. Hala ere, nekea oso nabaria zen eta Easoko neskak martxa igotzen jarraitzen zuten eta laurdena 64-57 itxi zuten.

Azken laurdenean nekearen eragina ikusten hasi ziren. Jokalarien errotazioa azkartu egin zen baina hala ere ez zuten amore eman eta partidu osoa jokatu zuten. Azken hatsa bota eta partidua amaitu zen 81-69 emaitzarekin.

“Pixkanaka gutxi batzuk geratu gera eta bagenekien momentu hau iritxiko zela baina hala ere harro egoteko jokalariak zarete eta eredu talde bezela. Entrenatzaile bezela saskibaloiaren inguruan erakutsi dezakegu baina taldekide izaten zuengandik ikasi dugu. Eskerrak emateaz ez naiz nekatuko” dio Endika Marrahik partidua amaitzean.

Hurrengo jaurdunaldia Take Redline Mekanikaren aurka izango da, Tolosako Usabal kiroldegian, larunbateko goizeko hamarretan.