Bloga

Errebotean arazo larri bat, Partizipazioako Junior Neskak (54-32)

Ostadar S.K.T eta Bera Bera Ulia arteko partidua. Bigarren faseko 6. partidu hau Paco Yoldi kiroldegian jolastu zen Maiatzaren 24ean igandea eguerdian 12:00. Aurreko astean beste Ibaeta Bera Bera aurka jolastu ondoren, oraingoan beraien bigarren taldearen aurka izango zen.

Partidu hasieran Ostadar S.K.T ez zen gai izan saskiraketa bat lortzeko 5. minutua arte. Defentsa aldetik oso gogor aritu ziren lasartearrak, arerioak ez zuten lortzen sarrerekin apurtzen baina Bera Bera Ulia tiro aldetik asmatzen asi zen eta indarra eman zion lehengo laurden on bat egiteko. Esan bezela ez zen lehengo laurden txarra izan, baina baloi asko galdu zituzten. Lehenengo laurdena 14-9, 5 puntu behera.

Bigarren laurdenean lehenengoaren berdintsu asi zen, ezberditasun haundi batekin, errebotea Bera Bera Ulia aukera asko ematen genien, errobotea hartzen zuten bai erasoan eta baita defentsan, arazo larria. Ostadar S.K.T erasoan asko hobetu zuen, zirkulazio ona, jaurtiketa onak, baina asko kostatzen zen saskiaren barruan sartzea. Berriro ere ez zen gai izan laurdena irabazteko 13-7. Atsedenaldian 27-16.

Hirugarren laurdena izan zen laurdenik hoberena, Ostadar S.K.T 12 tiro libre botatzeko gai izan zen eta hoerietaik 7 sartu zituzten. Bera Bera Ulia aldiz bere jokoarekin jarraitzen zuen, eta berriro ere errebotean nagusi eta naiz eta 2 punturengatik izan, laurdena irabazi zuten 13-11. 40-27 13 puntu behera Ostadar S.K.T.

Azken laurdena izan zen zailena. Taldea amore eman zuen eta ez zitzaien ezer ateratzen. Amaieran emaitza nabaria izan zen baina ez du partidua definitzen. Baina laurden honetan izan zen Bera Bera Ulia puntu gehien sartu zituen laurdena 14 puntu eta Ostadar S.K.T 5 puntu soilik sartzeko gai izan zen. Amaieran 54-32 emaitza, garaipena Donostin geratzen zen Bera Bera Ulia taldearentzat.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Partidu borrokatua eta gure nortasuna ateratzeko gai izan ginen, hasieran ikeragarri ondo defenditu genuen baina baloi asko galdu genituen baita ere. Diferentzia haundiena errebotea izan da, bi, hiru, lau eta bost aukera eman dizkiogu beste taldeari saskiratzeko. Hurrengo astean edukiko degu aukera berri bat jarraitu dezagu berdin. GoOstadar!

Tiros Libres: 23/11

Faltas: 20 Bera Bera Ulia / 10 Ostadar SKT

Lehenengo Laurdena (1) 14-9  Bigarren Laurdena   (2) 13-7

Hirugarren Laurdena (3)  13-11  Laugarren Laurdena (4) 14-5

Bukaerako Emaitza: 54-32

Quinteto Inicial: Jone Castro (2), Maddi Rudi  (2), Irantzun Agirre (5), Nahia Arruti (0) eta June Negredo (0)

Ainhoa Alberdi (Lesioa), Leire Trejo (4), Nere Zulaika (0), Stefany Jacobs (8) eta Andea Maiza (3)

Kadeteak: Ane Balerdi (4) eta Nahia Astiazaran (4)

Hurrengo aste bukaeran Goierri taldearen aurka jolatuko dute lasarteko neskek, Maialen Chourraut kiroldegian, Lasarte-Oria. Partidua Martxoak 30 jolastuko da, larunbatean goizeko 09:30, hortik aurrera beste 5 partidu jolastuko dira aste bukaera horretan.