ERRENDIMENDUKO A2 JUNIORRAK 2.JARDUNALDIA
Larunbat honetan Ostadarreko errendimenduko A2 juniorrak galdu egin zuten Atletiko SS Garazi Tecnumen aurka Ayeteko polikiroldegian 43-65. Ostadarrek etxeko taldea bezala jokatu zuen, kanpoan izan arren ordutegi aldaketarengatik.
Juniorrak gogotsu eta kontzetratuta atera ziren zelaira, horri esker partiduan mantendu ginen lehenengo eta bigarren laurdenetan (13-19) eta (8-9). Haien presioetatik modu egokian atera ginen kanasta ugarirekin mina egiten, gainera kanpoko jaurtiektetetan Atletiko ez zegoen guztiz ondo beraz gure lana errestu zuten defentsan 5x5en aurkako erasoak trabatuz. Atsedenaldian (21-28) hor geunden partidua borrokatzeko.
Partidoko bigarren zatian presio berriak egin zizkiguten zelai osoan zehar eta honek nekearekin lotuta saskiratze errexak eskaini genizkien ezberdintasuna markagailuan haundituz. Kategoria hauetan hutsegiteak oso garesti ordaintzen baitira kasu honetan 14-23 izan zen markagailuan.
Hala eta guztiz ere geure defensa trabatuaren bitartez korrika egin genuen erasoan eta partidua ez genuen galdutzat eman amaierarte 8-14 azkeneko laurdena. Kontuan izan behar degu aurrerapen handiak egon direla gure porrotaren barne talde honen aurka aurredenboraldia jokatu genuenean 40 puntu baino gehiagotik irabazi zigutelako, beraz aurrera pausuak egiten gaudela denon arten ikusten hasten dira pixkanaka.
Hurrengo partidua Tolosako Take Aralar Kirolaken aurka izango da Azaroaren 6ean.
5 Maria Zulaika 6
6 Haizea Furundarena 7
8 Uxue Ariztimuño 6
9 Lide Unanue
10 Haizea Alvarez
11 Maria Alberdi
12 Uxue Anabitarte 20
13 Garazi Otxandorena 4