Bloga

ERRENDIMENDUKO JUNIORRAK (A2) 4. JARDUNALDIA

Igande honetan Ostadarreko  errendimenduko A2 juniorrak denboraldiko lehenengo partidua irabazi  egin zuten, Take Aralar Kirolaken aurka Usabaleko polikiroldegian goizeko 10:00tan.

Hasiera nahiko makala izan genuen defentsan kontraeraso gehiegi eskeiniz Tolosako taldeari, gainera beraien saskiratze iturri garrantzitsuena zelakoan jakinda, geure akatsaei, korrika egiten erantzuten ziguten, hortik etorri zitzaizkien beraien 8 puntuak lehenego laurdenean. Gure neskak aldiz, 5×5 aurkako defentsan kontzentratuta eta gogoekin zeunden, erasoan oso finak ez ziren arren, honela lehenengo zati osoan 12 puntu besterik ez genituen sartu. (12-12) Atsedenaldian.

Hirugarren laurdena antzekoa izan zen geure defensa haien erasoak gehiago trabatuz eta kontraerasoen iturria moztuz. Guk bitartean ez genituen kontraersoak ikusten haien defensa azkarrarengatik, oso ongi babesten baitzutelako transizioa. Beraz, azkeneko lurdenera norgehiagoka berdinduta iritsi zen. (21-21)

Beraien erasoa murriztuta geure puntu indartsuak aurkitzea falta zitzaigun erasoan, honela, azkeneko laurdenean pazientzia eta buruarekin jolastuz geure saskiratzeko leku egokiak aurkitu genituen baloia paseen bitartez ongi mugituz. Azkeneko laurdenak eta partidu osoan markagailuan mantentzeak, partidua Lasartekoentzat bideratzeko gakoak izan ziren.

Hurrengo partidua etxean Lasarteko kiroldegian Goierriren aurka izango da Azaroaren 12an.

 

5 Maria Zulaika 2

6 Haizea Furundarena 2

8 Uxue Ariztimuño 5

9 Lide Unanue

10 Haizea Alvarez 2

11 Maria Alberdi 3

12 Uxue Anabitarte 18

13 Garazi Otxandorena