Bloga

ERRENDIMENDUKO A2 JUNIORRAK 5.JARDUNALDIA

Larunbat honetan Ostadarreko errendimenduko A2 juniorrak galdu egin zuten 39-42 Goierri Kirol Aukeraren aurka, partidu parekatu batean, Lasarteko polikiroldegian arratsaldeko 18:00etan.

Partiduaren hasieran ikusten zen nola norgehiagoka oso berdintsua izango zen, gainera geure antsiedadea erasoan eta despisteak defentsan kanasta errexak eskeini genizkien Goierriko taldeari. Beraz lehengo laurdenean 8-7 bukatu genuen. Bigarren laurdenean erasoan berdin segitu genuen urdiritasunarekin eta baloi ugari galduz. Haiek bitartean, hiruko marratik sartzen hasi ziren eta geure konfidantza galdu genuen partidu osoan zehar. (20-21)

Atsedenaldiaren ondoren ikusten genuen markagailuan beti gutxigatik aurrean egon arren, sentsazioak ez zirela onak eta geure joko txukunean zin egin ordez, eraso traketsak eta kontraeraso oso nahasiak egiteagatik baloi ugari galdu eta partidua geure kontran jartzea utzi genuen. 3º 30-27.

Honela azkeneko laurdenan norgehiagoka geure eskuestatik jutea utzi genuen importantzia gehiegirik eman gabe. Eta kategoria hauetan ezin ditzazkegu honelako hutsegiteak egin, bestela honelako porrota gogorrekin ordaintzen baita.

Beraz ikasteko partidua eta gauza ugarietan hobetzeko eredu izan zen partidua, espero degu  balio izatea hurrengo partiudeetan kontzentratuagoak eta gogotsu ateratzeko.

Hurrengo partidua etxean Lasarteko polikiroldegian Easoren aurka izango da Azaroaren 19an.

 

5 Maria Zulaika                               6

6 Haizea Furundarena

8 Uxue Ariztimuño                         10

9 Lide Unanue

10 Haizea Alvarez                          2

11 Maria Alberdi

12 Uxue Anabitarte                      19

13 Garazi Otxandorena                 2

15 Oihana Otaegi