Bloga

Errendimenduko Juniorren garaipena Hondarribin (42-67)

Partidu bikaina Ostadarreko juniorrek igande arratsaldean Hondarribian jolastu genuena. Sailkapenean gurekin berdinduta zegoen talde baten aurka, denboraldiko partidurik konpletoena jolastu genuen eta partiduan nagusi izan ginen. Hala ere, hasiera ez zen batere ona izan, lo hasi genuen partida eta Hondarribiko barneko jokalariek min egiten ziguten beheko postean. 6. Minutuan markagailua 9-4 zen gure kontra. Lehen laurden amaieran espabilatu genuen, behingoz jokaldi azkarrak egiten hasi ginen, defentsan gogor eta kontraeraso biziak egiten. 2-16ko partziala lortu genuen eta lehen laurdena 11-20 amaitu zen gure alde.
Bigarren laurdenean berriro ere erritmoa jaitsi genuen eta Hondarribiko taldeari 6 puntura gerturatzen utzi genion. Hemen iritsi zen gainera partiduko momenturik desatseginena, Uxuek orkatila bihurritu baitzuen eta aste pare batean ezin izango baitu jolastu. Bigarren laurdena 24-32 amaitu zen gure alde, baina lehen zatian baino hobeto jolasteko gain ginela jakinda.
3. laurdena bikaina izan zen, denboraldi osoko 10. Minutu onenak. Defentsa, erreboteak, kontraerasoak, hiruko jaurtiketak … denetarik egin genuen, eta dena ondo. Hondarribiko taldeak ez zekien zer egin, ez defentsan eta ez erasoan eta guk, behingoagatik ere, erraz jokatu genuen. Sinple, baina oso eraginkor, gauza zailak fortzatu gabe eta beti pase bat gehiago bilatuz. Laurdeneko emaitza 3-25 izan zen gure alde, partidua amaitutzat emanez.
Azken laurdenari 27-57ko markagailuarekin ekin genion. Emaitza hauekin normala izaten den bezala, amaieran erlaxatu egin ginen eta lasaiegi jokatu genuen azken laurdena. Hala ere, egin beharrekoak aurrez egin genituen eta azken emaitza 42-67 izan zen gure alde.
Datorren astean 18.00etan Lasarten jokatuko dugu Askatuak-en aurka, ea azken partidu honen moduan jokatzea lortzen dugun, horrela bada asko izango baitugu eta irabazia.

Jokalariak: Leire Belartieta 11, Leire Beldarrain 16, Aitane Martin 9, Larraitz Izagirre 9, Paula Ugarte 10-bostekoa- Miriam Marguello 4, Uxue Balerdi 2, Paloma Mecerreyes -, Ainara Bardaji -, June Eizmendi 6.
Partzialak: 11-20, 13-12, 3-25, 15-10.