Bloga

Errendimenduko Kadeteak 3. Porrota

Beste porrot bat Errendimenduko kadete neskentzat, Donostiako Bera Bera taldearen aurka. Endika Marrahi-k zuzendutako taldeak ezin izan zuen bere arerioaren aurka garaipen bat lortu, ala ere taldea gero eta erosoago aurkitzen da zelaian.

Endika Marrahi-k zuzendutako taldea indartu egin da bere hasieretatik eta partiduetan erakusten du. Partidu hasi eta bereala ekintza nahiko berdinduak izan ziren kanastaren azpitik, baina Bera Bera taldeak 5 falta egin zituen oso azkar eta tiro libreko marratik jartiku zuen Ostadar-ek asko 10-18 amaituz lehengo laurdena.

Bigarren laurdena, azkeneko minutuaren tankerakoa izan zen, ekintza bakoitzak arerioarekiko puntuazioa, aldendu egiten ginen, taldeak beraiek aukeren bila hasi ziren etaa presio osoko defentsarekin intimidazio positibo bat lortu zuten, atsedenaldira 18-32.

Hirugarren laurdena defentsen momentua izan zen, Ostadar taldea ez zen gai izan saskiraketa bat bera ere sartzeko, ala ere Bera Bera taldeak soilik 6 puntu sartu zituen, emaitza bajua laurden baterako.

Azkeneko laurdena energia askorekin hasi zen eta momentu oso onak etxeko taldearentzat, baina minutu kaxkar batzuk 12-2 ko partzial bat egiteko balio izan zuen. Kanpo taldeak momentu horretan partidua apurtu egin zuen lehiaketaren garaileak izateko 28-54.

Hurrengo astean taldeak aukera berri bat izango du, EASO 01 taldearen aurka, Urriaren 8an arratsaldeko 18:00tan Bidebieta kiroldegian, Donosti.

Hasierako Bostak: 12 June Eizmendi (4),15 Jone Castro (2), 8 Marta Escudero (2),7 Itsaso Ariztimuño (2) y 11 Larraitz Izagirre (6) 5 Nere Zulaika (Lesión), 6 Aiora Belartieta (1), 9 Elene Arruti (0), 10 Maialen Sevillano (6), 13 Olatz Bardaji (5), 14 Igone Mendizabal (0)