Bloga

Errendimenduko Kadeteak hobetzen baina ezin garaipena lortu

Errendimenduko Kadete Neskak arrasaten eduki zuten aste bukaera honetan beraien partidua. Partidu gogorra zeukaten gainean, Mondragon Unibertsitatea bigarrenak dira sailkapenean, eta bigarrenak zergaitik dauden erakutsi zuten Ostadar SKT-ri.

Lehenego laurdena Ostadar SKT hasi zen irabazten, lehenego aldiz denboraldi osoan, talde oso indartsua hasi eta bereala kanastaren azpitik denetik sartzen baizuten, baina etxeko taldeak 5 falta egin zituen oso azkar eta aukera ezin hobea eman zion lasartearrei markagailuan gerturatzeko 11-7 amaituz.

Bigarren laurdena, Mondragon Unibertsitateak presio haundia egin zuen eta ez ziren gai ondo ateratzeko, eta 14-2 partzial bati esker 20 puntuko abantaia hartu zuten 36-16 amaituz lehengo zatia.

Hirugarren laurdena erreakzioanatzeko momentua zen, kemena ateratzeko baina etxeko taldea indartu egin zen eta laurden horretan 3 triple sartuz 24-4 laurdena bereganatu zuten beraientzat, 60-20 amaituz laurdena.

Naiz eta partidua apurtuta egon, talde honek ez du inoiz amore ematen, eta naiz eta defentsa ez oso ona egin, atakean nahiko indartsu ibili ziren, jokaldi azkarren bidez. Amaierako emaitza 77-32

Hurrengo ez dago partidurik, bi aste barru taldeak aukera berri bat izango du, Askatuak taldearen aurka, Azaroak 5 arratsaldeko 16:00tan Lasarte-Oria kiroldegian, Lasarte-Oria.

Faltak 23/13

Tiro Libre 26/13

Hasierako Bostak: 12 June Eizmendi (10),15 Jone Castro (0), 8 Marta Escudero (2),7 Itsaso Ariztimuño (7) y 11 Larraitz Izagirre (3) 5 Nere Zulaika (Lesión), 6 Aiora Belartieta (4), 9 Elene Arruti (4), 10 Maialen Sevillano (Lesión), 13 Olatz Bardaji (2), 14 Igone Mendizabal (0)