Bloga

Sin poder ganar con las Cadetes de Participación (36-40)

Igande honetan Parteartzeko kadeteak Easo 02 Loyola zeukaten arerio bezela, Lasarte-Oriako kiroldegian, goizeko 09:30. Ostadar SKT -B- Zarautzetik zetorren azkeno partidua 3 puntugatik galduz, eta talde honen aurka bere lehengo garaipena lortzeko aukera zuten.

Partidua hasi eta bereala bazirudien beti bezela izango zela, akats nabarmenak eta jolasteko arazo askorekin, zelai erdia igarotzeko segurtasunik gabe eta defenditzeko laguntzarik gabe. Baina pixkana hazten asi zen taldea eta sarrerak saskiratzen eta defentsa gogortzen hasi ziren, eta naiz eta laurdena ez irabazi emaitza onarekin amaitu zuten lehengo laurdena 13-15.

Bigarren laurdena amaierako bultzadarekin jarraitzen zuen eta Ostadar SKT -B- lehengo aldiz aurretik jartzen zen markagailuan, Easo 02 Loyola erreakzio bilatu zuen orduan eta bapatean 0-8 partzial bati esker berriro ere markagailuan aldentzea lortu zuten. Etxekoek ez zuten lortzen kanasta sartzea eta hori gutxi balitz 5 hurrats jarraian egitera iritxi ziren, 21-27 deskantsua.

Taldeak garaipena nahi zuen eta hirugarren laurdena bereganatu zuen, defentsa honekin eta kanasta azpiko saskiratzerekin, minutu garrantzitsuak zetozen zeren etxeko taldeak 11-5 irabazi zuen laurdena, amaiera 32-32 edonork lor zezakeen garaipena.

Azkeneko laurdena urdiratasunak meneperatu zuen bi taldeak batek saskiratzen zuen eta hortik gutxira besteak, eta hori gutxi balitz hanka sartze ugari, hurratsak bi taldeetan. Ostadar SKT -B- azkeneko aukera izan zuen, baina 6 tiro libre jarraian huts egin zituen, Easo 02 Loyola garrantzizkoak ziren tiro libreak sartu zituen, baina kirolez kontrako akzio bati esker 20 segundu falta zirenean eman zion abantaia haundiena kanpoko taldeari, amaieran 36-40.

Endika Marrahi entrenatzailea:

Garaipen baten beharrean gaude, lan asko egiten hari dira jokalariak lortzeko. Lan asko dago oraindik egiteko, zailena ez da ikastea, baizik eta gaizki egiten dutena alde batera uztera. Hurrengo astean arerio gogor baten aurka daukagu…

Hurrengo astean Añorga -A- edukiko dute arerio bezela, aldaketa batengatik Lasarte-Oria kiroldegian jolastuko da partidua, Larunbata 26 arratsaldeko 18:00.

Parzialak: 13/15 – 8/12 – 11/5 – 4/8

Hasierako Bostak: Nerea Calvo (1), Maddi Ruddi (5), Andrea Maiza (1) , June Negredo (8) y Irantzun Agirre (5)

Maider Abete (2), Ainhoa Figueras (0), Nahia Arruti (Lesionatua), Stefany Jacobs (4), Leire Trejo (-), Ainhoa Alberdi (0) eta Elene Arruti (10)