Bloga

Espainiako Vuelta hastear da

Espainiako Vuelta abuztuaren 14an hasiko da, baita gure porra ere. Asteartetik aurrera, abuztuaren 10etik, porra ohiko tabernetan, zein on-line egin ahal izango duzue. Hilaren 14an, larunbatean, 21:00etan, bukatuko da boletoak tabernetan entregatzeko epea, on-line berriz, igandea 13:00ak arte.

Gogoratu, lau porretako boleto onenak 1600€ irabaziko dituela.

 

On-line txartelak
On-line egiteko aukera asteartean aktibatuta izango duzue http://www.ostadarskt.eus/online-boletoa/. Zuetako askok ezagutzen duzue jada on-line porraren funtzionamendua, azkarra, erosoa eta ziurra da. Baina batzuek arazoak izan dituzue txartelarekin ordaintzeko, eta behin baino gehiagotan egin duzue boleto bera. Jakinarazten dizuegu egiten duzuen saiakera bakoitza erregistratuta geratzen dela; beraz, ordainketa ezin baduzue egin, ez errepikatu boletoa, eta lasai egin egin behar dituzuen boleto guztiak, ordainketarekin arazorik izanez gero, zuekin harremanetan jarriko ginateke eta.

 

Hobekuntzak

Tourrarekin batera hobekuntza batzuk egin genituen gure porran. Uste dugu, hobekuntza horiek baliagarriak izango dituzuela txartelak egiteko. Txirrindulari bakoitzaren rankinga eguneratua eta aurrerapena ikus ditzakezue gure webgunean. Bi eratara egin dezakezue: “Ziklisten sailkapena” edo “Txirrindularien zerrenda” sakatuz. Gainera, bi esteka sortu ditugu https://www.procyclingstats.com/ orrialdera eramango zaituztenak: bata, etaparen izenean klik eginez, eguneko sailkapen eta informazio osoa kontsultatu ahal izango duzue, eta, bestea, txirrindulariaren gainean klik eginez, haren fitxa teknikoa eta rankinga ikusiko dituzue.