EUSKADIKO TXAPELKETA
Donostiako Antonio Elortza Belodromoan Euskadi Txapelketan lehiatu ziren gure atletak.
Naroa Furundarenak luzera jauzi (5,84 m.) eta auzi hirukoitzeko (12,56 m.) lehen postua eskuratu zuen
Oinatz Almagro hirugarren postuan (13,30 m.) sailkatu zen jauzi hirukoitza proban. Bere marka 60 zentimetro hobetu zuen .
June Garciak jauzi hirukoitzeko lehian, bere marka pertsonala hobetu zuen, 10,97 m.
Oihana Igarriz podiumetik (10,91 m.) oso gertu izan zen pisu jaurtiketa proban.