Inicio » Kirol Egokitua eta Inklusioa

Ostadar SKT kirol egokitua eta inklusioa

Jurgi Olasagasti eta Amaia Cadarsoren eskutik, 2016ko abuztuan, kirol egokituan espezializatutako kirol-atal hau sortu zen. Helburua, urritasun ezberdinak dituzten pertsonen kirol parte hartzea sustatzea da, kirol praktika barneratzaile bat bultzatuz guztiek tokia izan dezaten. 

Gure kirol-ikuspegia kirol anitzekoa (multikirola) eta inklusiboa da. Horrek esan nahi du kirol desberdinak probatzeko aukera eskaintzen ditugula, pertsona guztiei, desgaitasuna duten pertsonek aurre egin beharreko oztopoak gaindituz. Hasieratik ahalegindu gara kirol-hastapenerako eta lehiaketarako esparru egokia eskaintzen, hainbat kirol modalitatetan.

Pertsonen ezaugarri fisikoak eta psikosozialak kontuan hartzen ditugu, eta desgaitasunen bat duten pertsonei eta haien familiei hainbat aukerari buruzko aholkuak ematen dizkiegu. Banakako ibilbideak kirolari bakoitzaren garapen-prozesuan zehar definitzen dira, norberaren kirol-bilakaera, lehentasunak, beharrak eta dauden baliabideak kontuan hartuta.

Ataleko helburuak:

  • Urritasuna duten pertsonei kirola edo eta jarduera fisikoa eskaintzea.
  • Kirol egokituaren ezagutza eta normalizazioa bultzatzea.
  • Kirol parte hartze barneratzailea izatea.
  • Kirol aukera ezberdinak eskaintzea.
  • Aisialdiko kirol eskola zabaltzea.
  • Errendimenduko kirol ibilbidea sortzea.

Irekita izena emateko epea

2022/23 denboraldiko izen-emateko zabalik dago ekainaren 17ra arte, kirol egokitua eta inklusiboa, saskibaloia, boleibola, atletismo, errugbia edo futbola egin nahi duenarentzat. Beraz, gurekin kirola egin nahi...
+
1 2 3 12